"Denboraldi ona izan da, baina irregularra" | Athletic Club
Lehen taldea

“Denboraldi ona izan da, baina irregularra”

Athleticeko kirol zuzendariak, Rafa Alkortak, “Taldeak ligan izan dituen gorabeherak” aztertu ditu, baina lortutakoaren garrantzia azpimarratu du: “Kopako final batean gaude eta hori oso garrantzitsua da”

“Denboraldi ona izan da, baina irregularra”
“Denboraldi ona izan da, baina irregularra”
2020ko uzt. 28a

Rafa Alkorta Athleticeko kirol zuzendariak prentsaurrekoa eman du San Mameseko prentsa aretoan, amaitu berri den denboraldiaren balantzea egiteko. Alkortak kanpaina “ona, baina irregularra” izan dela azpimarratu du. “Hasiera oso ona izan genuen, baina gero Liga eta Kopako partidak tartekatu genituen aldi horretan puntu ugari galdu genituen. Eta konfinamenduaren ondoren, nahiz eta puntuen desabantaila izugarria izan, bi jardunalditan zazpigarren postuan izan ginen. Izugarrizko lanaren ondoren helburutik gertu geratu gara. Pena bat izan da“.

Athleticeko kirol zuzendariak titulu bat lortzeko lehian aritzeko aukera azpimarratu nahi izan du: “Egia da ligan gorabeherak izan ditugula, baina Kopako finala nabarmendu behar dugula uste dut, bertan Barça kanporatu eta kanporaketa oso gogorrak gainditu baititugu. Final horretan egotea merezi dugula uste dut, eta hara iritsita, denboraldi ona izan dela esango nuke, Kopako finalarekin eta Europako borrokan bukaerara arte egonda“.

Hurrengo denboraldiari begira, Alkortak klubaren helburuak ezarri ditu – “Bosgarren, seigarren eta zazpigarren postuarengatik borrokatzea, aurten bezala, gure mailakoak diren eta bi urte hauetan pauso batera geratu garen taldeekin borrokatzea” – eta Lezamaren garrantzia azpimarratu du: “Beti gaude prest taldera jokalari berriak ekartzeko, baina gure indarra etxetik dator. Bilbao Athletic handi bat daukagu, Basconia handi bat, etorkizun handiko jokalariekin, eta etxera begira jarraitzen dugu, horrek ematen baitigu indarra. Gero eta zailagoa da jokalariak ekartzea“.

Alkortak aurreratu duenez, Sancet, Vivian eta Vencedorrez gain, Aresok, Morcillok eta Zarragak lehen taldearekin egingo dute denboraldi-aurrea, eta filial zuri-gorriaren lana goraipatu du: “Bilbao Athletic osoaren denboraldia ikusgarria izan da eta gozamena izan da jokatzen ikustea. Jokalari batzuk lehen taldeko proiektuak dira. Ez da erraza 2. B mailatik Lehen Mailara jauzi egitea, baina ziur gaude haiek eta beste taldekide batzuek poz handia emango digutela datozen urteetan“.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
“Ipuruatik hiru puntuak ekartzeko lan egiten dugu”
“Ipuruatik hiru puntuak ekartzeko lan egiten dugu”
2020ko ira. 22a

“Ipuruatik hiru puntuak ekartzeko lan egiten dugu”

Lehen taldea

Zaleekin gogoratu nahi izan du Villalibrek: “Zaleak dira guretzat garrantzitsuena. Athletic ez da ezer zaleturik gabe”

Ikusi gehiago
Zuzenean: Asier Villalibreren prentsaurrekoa
Zuzenean: Asier Villalibreren prentsaurrekoa
2020ko ira. 22a

Zuzenean: Asier Villalibreren prentsaurrekoa

Lehen taldea

Athletic Clubeko jokalariak prentsaurrekoa eskainiko du Lezamako prentsa aretoan

Ikusi gehiago
Silleroren lagapena CD Numancia taldera
Silleroren lagapena CD Numancia taldera
2020ko ira. 21a

Silleroren lagapena CD Numancia taldera

Lehen taldea

Atzelariak 2023ko ekainaren 30era arte berritu du bere kontratua eta Soriako taldean utzita jokatuko du denboraldi honetan

Ikusi gehiago
Athleticen Europako Kopako lehen neurketa
Athleticen Europako Kopako lehen neurketa
2020ko ira. 20a

Athleticen Europako Kopako lehen neurketa

Lehen taldea

Gaurko egunean, 1956an, Athletic Clubek bere lehen Europako Kopako partida jokatu zuen Oportoren aurka Das Antas estadioan

Ikusi gehiago
SD Eibar-en aurkako ordutegia
SD Eibar-en aurkako ordutegia
2020ko ira. 19a

SD Eibar-en aurkako ordutegia

Lehen taldea

Ligak baieztatu duenez, talde armaginaren aurkako norgehiagoka irairalen 25ean, ostiralean, izango da, 21:00etan, Ipuruan

Ikusi gehiago
Villalibrek garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka
Villalibrek garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka
2020ko ira. 18a

Villalibrek garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka

Lehen taldea

Garaipena Pinatar Arenako bigarren lagunartekoan, Athletic asko hazi baitzen atsedenaldiaren ostean

Ikusi gehiago
Porrota Sevillaren aurka partida berdindu batean
Porrota Sevillaren aurka partida berdindu batean
2020ko ira. 18a

Porrota Sevillaren aurka partida berdindu batean

Lehen taldea

Lehoiek 2-1 galdu dute, Muniainen gola, 80 minutuko lehen lagunartekoan, eta zuri-gorriek aukera argiak izan dituzte hasieran

Ikusi gehiago
Zuzenean: Sevilla FC – Athletic Club
Zuzenean: Sevilla FC – Athletic Club
2020ko ira. 18a

Zuzenean: Sevilla FC – Athletic Club

Lehen taldea

Jarraitu gure Youtubeko kanalean (17:30ean) Athletic Club eta Sevilla FC-ren arteko lagunartekoak

Ikusi gehiago
Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako
Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako
2020ko ira. 17a

Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako

Lehen taldea

Gaizka Garitanok Sevillaren aurka jokatuko dituzten bi lagunarteko partidetarako 28 jokalari deitu ditu

Ikusi gehiago
El Sardinero, Sanchez-Pizjuan eta Las Gaunas, aukerak ‘etxeko’ partidetarako
El Sardinero, Sanchez-Pizjuan eta Las Gaunas, aukerak ‘etxeko’ partidetarako
2020ko ira. 17a

El Sardinero, Sanchez-Pizjuan eta Las Gaunas, aukerak ‘etxeko’ partidetarako

Lehen taldea

Athleticek aukera horiek aurkeztu dizkio Ligari, pandemiagatik beharrezkoa izanez gero

Ikusi gehiago