undefined

Ainhoa eta Nekane, debuta Europan

Ainhoa eta Nekane, debuta Europan

15 eta 13 urte bete dira atezainak eta aurrelariak debuta egin zuteneik; Nekane lehen taldearekin estreinatu den jokalari gazteena da

Ainhoa Tirapu eta Nekane Diez lehoi historikoek egun berean egin zuten debuta, abuztuaren 9an, nahiz eta urte ezberdinetan gertatu. Atezain nafarraren kasuan, 15 urte bete dira zurigorri bezala “bataiatu” zenetik, 13 Barakaldoko ezkertiarraren kasuan. Bi jokalariak orain arte partida gehien jokatu dituzten Athletic Clubeko futbolarien top-5ean daude. Ainhoa duela gutxi erretiratu da zelaietatik, 358 partidetara iritsi da eta laugarren postuan dago; Nekanek, berriz, bere taldekide ohia gainditu dezake denboraldi honetan, 332 neurketa baititu bere kontuan eta bosgarren da sailkapen berezi honetan.

Debuta Europako txapelketan

2005eko udan Lezamara heldu ondoren, Txabo Araguesek Lagunaketik zetorren Ainhoa Tirapu gazteari estreinatzeko aukera eman zion emakumeen Champions Leaguen. Holandako Zeist herrian egin zuen debuta, Sportcomplex Saestumen Glasgow Cityren aurka. Talde eskoziarrak aurrea hartu zuen markagailuan, Ainhoak bere lehen gola jasoz, baina lehoiek berregitea lortu zuten markagailua aldeko 6-2-arekin utzi arte (golegileak: Erika Vazquezen hat-tricka, Gurutze, Tzibi Juaristi eta Itziar). Horiek izan ziren Barañaingo atezainaren lehen geldiketak, ondoren ate zuri-gorria hiru bosturtekotan defendatzeko.

Nekanek, berriz, 2007an egin zuen debuta, Champions Leagueko partida batean ere. Duela 13 urte, Ljublana Esloveniako hiriburuan, Athleticek Krka gainditu zuen 0-4. Aurrelaria lehen taldean debuta egin zuen jokalari gazteena izan zen. 16 urte betetzeko egun gutxi falta zirenean, Nekanek 15 urte, 11 hilabete eta 27 egun zituela egin zuen debuta, Iñigo Juaristiren eskutik. Inork ez du oraindik hain adin samurrean debuta egin. Ez hori bakarrik, jokalari zuri-gorriak gol bat sartu zuen lehen partida hartan.