

Athletic Club Lezaman entrenatu da Gaizka Garitanoren aginduetara eta gaurkoan saio bikoitza izango dute. Goizeko saioa lan fisikoa izan da, hiru taldetan banatuta. Lehenengoan, Ezkieta, Herrerin, Ibai, Kodro, Balenziaga, Lekue, De Marcos eta Zarraga aritu dira. Bigarrenean, Iru, Simon, Muniain, Vesga, Capa, Morcillo, Dani Garcia eta Areso izan dira, eta Raul Garcia, Iñigo Martinez, Villalibre, Vencedor, Yeray, Iñigo Vicente eta Guruzeta hirugarrenean.
Arratsaldean, Gaizka Garitanok lehen talde entrenamendua egin ahal izango du 23 jokalariekin, atzo egindako PCR testaren emaitzek gaitasun hori eman ostean. Gainerakoek ere, teknikariek eta lehen plantillatik gertu dauden langileek ere negatibo eman dute.
Bi jokalari taldetik aparte daude: Yuri Berchiche, denboraldia pubalgiako minez amaitu ondoren lan pertsonalizatua egiten dabil, eta Peru Nolaskoainek, eskuin orkatilan zituen arazoak sendatzen jarraitzen du.



Deialdia: Deportivo Alaves-Athletic Club (6. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, irailak 22, Mendizorrotzan 21:00etan jokatuko den partidarako


"Alavesen aurkako partidak mami handia du"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin


Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Deportivo Alaves-Athletic Club neurketaren aurretik


Bihotz zuri-gorria Araban
Kluba
Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia


Non ikusi partida: Deportivo Alaves-Athletic Club
Lehen taldea
Ostiral honetan 21:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko seigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Lehen taldea
Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu


"Ilusioa piztu nahi dugu berriro"
Lehen taldea
Yeray Alvarezek taldea bolada positiboarekin jarraitzeko "konprometituta" dagoela azpimarratu du


Zuzenean: Yeray Alvarezen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia


Athletic Club - UD Almeria neurketarako sarreren salmenta
Lehen taldea
Urriaren 6an, ostirala, 21:00etan, San Mamesen jokatuko den partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat


Ospakizun ikusgarria egungo San Mamesen hamargarren urteurrenean
Lehen taldea
Egungo Katedralak 10 urte betetzen zituen egunean garaipen handia ospatzeko bildu ziren taldea eta zaleak