undefined

Lehoientzako saio bikoitza

Lehoientzako saio bikoitza

Gaizka Garitanoren taldeak talde lana egingo du arratsaldean, 25 jokalariak prest daudelako PCR azken testaren ostean

Athletic Club Lezaman entrenatu da Gaizka Garitanoren aginduetara eta gaurkoan saio bikoitza izango dute. Goizeko saioa lan fisikoa izan da, hiru taldetan banatuta. Lehenengoan, Ezkieta, Herrerin, Ibai, Kodro, Balenziaga, Lekue, De Marcos eta Zarraga aritu dira. Bigarrenean, Iru, Simon, Muniain, Vesga, Capa, Morcillo, Dani Garcia eta Areso izan dira, eta Raul Garcia, Iñigo Martinez, Villalibre, Vencedor, Yeray, Iñigo Vicente eta Guruzeta hirugarrenean.

Arratsaldean, Gaizka Garitanok lehen talde entrenamendua egin ahal izango du 23 jokalariekin, atzo egindako PCR testaren emaitzek gaitasun hori eman ostean. Gainerakoek ere, teknikariek eta lehen plantillatik gertu dauden langileek ere negatibo eman dute.

Bi jokalari taldetik aparte daude: Yuri Berchiche, denboraldia pubalgiako minez amaitu ondoren lan pertsonalizatua egiten dabil, eta Peru Nolaskoainek, eskuin orkatilan zituen arazoak sendatzen jarraitzen du.