undefined

Gau ahaztezin baten urteurrena

Gau ahaztezin baten urteurrena

Aritz Adurizek zuri-gorriz azken gola sartu zuenetik urtea bete da gaur

2019ko abuztuaren 16an, LaLigako 2019-20 denboraldia San Mamesen hasi zen Athletic Club – FC Bartzelona partidarekin. Gau magiko hartan Athleticek garaipenarekin ekin zion denboraldiari (Valverderen taldea 1 eta 0 garaitu ondoren) eta Adurizek bere azken gola sartu zuen.

Abuztuko ostiral hartan 47.000 pertsona baino gehiago bizi izan zuten Katedralean denboraldi osoko gaurik berezienetako bat. Emozio eta ilusio handia antzeman zezakeen giroan, izan ere, 2019-20 denboraldiko Liga partida horrekin hasi zen. Aduriz 87. minutuan zelairatu zen Williamsen ordez eta minutu bat geroago sekulako bolea sartu zuen. San Mamesek inoiz ez bezalako orroa egin zuen, eta Adurizek une magikoa oparitu zien zaleei. Aurrelariaren azken denboraldia izango zela bagenekien, baina ez genekien gau hartako gola bere azken gola izango zenik.