Simon: “Hemen egotea ilusio bat da niretzat”
Lehen taldea

Simon: “Hemen egotea ilusio bat da niretzat”

“Egun biribila izan da niretzat”, adierazi du atezainak Ibaiganen

Simon: “Hemen egotea ilusio bat da niretzat”
Simon: “Hemen egotea ilusio bat da niretzat”
2020ko abu. 20a

Unai Simonek oso argi ditu ideiak. Amets bat betetzen ari da Athleticen eta bere zoriona izugarria izan da sinadurarako ekitaldian, Aitor Elizegi eta Rafa Alkortarekin batera. “Pentsa, 14 urte nituenetik nago hemen, Athleticen lehen aldiz kadeteetan sinatu nuenetik. 2025era arte hemen egotea ilusioa da niretzat”, azpimarratu du atezainak.

Ostiral honetan prentsaurrekoa eskainiko du Simonek. Baina konpromisozko mezu bat bidali nahi izan zuen. “Oso harro eta pozik nago klubak nigan jarritako konfiantzagatik”.

“Egun biribila, ederra eta oso polita izan da niretzat. Duela pare bat urte egin nuen debuta, eta Luis Enriqueren deiarekin ere bat egin du gaurko egunak, gainera”, adierazi du atezainak.

+
Informazio gehigarria