undefined

Athleticek ‘partidatxo’ batekin amaitu du astea

Athleticek ‘partidatxo’ batekin amaitu du astea

Gaizka Garitanok bi taldetan banatu ditu jokalariak 20 minutuko bi zati jokatzeko

Lehen taldearen denboraldi-aurrea egiten ari diren jokalariek, bigarren taldeko beste hiru jokalarirekin batera, partida bat jokatu dute gaurko entrenamenduan. Talde batean Simon, Capa, Yeray, Areso, Lekue, Vencedor, Zarraga, Iñigo Vicente, Nico Serrano, Kenan eta Villalibre aritu dira. Beste taldea Ezkieta, De Marcos, Sillero, Paredes, Balenziaga, Dani Garcia, Bernaola, Muniain, Morcillo, Ewan eta Raul Garciak osatu dute.