

Lehoiek Europan lortutako gol-kopururik handienak errepasatu ditugu. Gaur,, duela 8 urte, Athleticek bere goleadarik handienetako bat lortu zuen Europako txapelketako partida ofizial batean. 6-0 irabazi zuen HJK Helsinkiren aurka 2012-13ko Europa League-ko multzoen faserako txartela ematen zuen joaneko partidan. Athleticek kontinentean egindako goleadak gogoratu nahi izan ditugu, zuri-gorriek hiru gol edo gehiagoko aldearekin irabazi zituzten partiden emaitzak errepasatuz.
1976-77 denboraldian, bi markagailu handi lortu zituen UEFA Kopako finaleraino eramango zuen bidean. Final 1/32-etan, lehoiek 1-1 berdindu zuten joaneko partidan Ujpest Dozsaren aurka, eta ondoren 5-0 gainditu zuten talde hungariarra Dani Ruiz-Bazanen hat-trick batekin eta Txetxu Rojoren bi golei esker. Final 1/16-etan Basilea garaitu ondoren, Milan boteretsua Final-zortzirenetan zegoen zain: Urrezko baloia irabazi zuen Gianni Riverak eta Fabio Capellok jokatzen zuten talde hartan. 4-1 galdu zuen Milanek joaneko partida Dani eta Carlos Ruiz Herreroren bikotei esker. Athleticek 3-1 galdu zuen itzulerako partidan.
Hurrengo denboraldian, aurkari hungariar bera izan zen berriro ere lehoien biktima final-hamaseirenen itzuliko neurketan: joaneko partidako 2-0ekoa iraulita, 3-0ekoa lortu zuen Athleticek Daniren bi golei eta Fernando Tirapuren golari esker.
Joaneko partidako kontrako emaitza (2-0) iraulita ere, lehoiek Lech Poznan 4-0 gainditu zuten San Mamesen, 1983-84ko Europako Kopako 1/16ko itzulian, Andoni Goikoetxea, Miguel Angel Sola, Jose Maria Noriega eta Santi Urkiagaren golekin. Liverpoolek, hurrengo kanporaketan, Athletic txapelketatik kanporatu zuen.
Hurrengo geralekua, 1985-86 UEFA Kopako final 1/32etan da. Besiktas turkiarrak 4-1 galdu zuen Katedralean Urkiaga, Manu Sarabia eta Julio Salinasen bi golekin. Athleticek 0-1 irabazi zuen itzuliko partidan eta final-zortzirenetarako txartela eskuratu zuen geroago, bertan Portugaleko Sporting-en aurka galduta.
1994-95 denboraldian, lehoiak final 1/32ko itzuliko partidara iritsi ziren Anorthosisen aurkako joaneko partidako 2-0ekoa iraultzeko premiarekin. Julen Guerrero, Jon Andoni Goikoetxea eta Genar Andrinuaren golek 3-0ekoa jarri zuten markagailuan eta kanporaketa iraultzeko balio izan zuten. Parmak Athletic kanporatu zuen denboraldi hartan, final-zortzirenetan.
Europan Athleticen garaipenik handienari utziko diogu lekua orain. Lehoiek Standard de Lieja mendean hartu zuten etxetik kanpo (1-7) UEFA Kopako multzoen fasean (2004-05). Santi Ezquerroren hat-trickak eta Fran Yeste, Andoni Iraola, Asier del Horno eta Joseba Etxeberriaren golek Maurice Dufrasne futbol zelaia dardarka jarraitu zuten. Vienako Austriak Athletic kanporatu zuen final-hamaseirenetan.
Aurkari austriarraren aurkako mendekua 2009-2010 denboraldian heldu zen, Athletic Europa Ligako ‘ligaxkako’ bi partidetan nagusitu baitzen: 3-0 San Mamesen (Fernando Llorenteren bi gol eta Iker Muniainen gola) eta 0-3 Vienako Franz Horr Stadionen (Llorenteren bi gol eta Mikel San Joseren gola). Anderlechtek Athletic kanporatuko zuen geroago final-hamaseirenetan.
Aurretik aipatutako HJK Helsinkiren aurkako partidak kanporaketa erabakita utzi zuen (6-0) joaneko partidan Aritz Aduriz eta Markel Susaetaren bikoteekin eta Iñigo Perez eta Andoni Iraolaren golekin.
2015/16ko Europa Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldiak 5-1eko emaitza utzi zigun FK Partizanen aurka. Ernesto Valverderen taldea nagusi izan zen Iñaki Williams (2), Beñat Etxebarria, Gorka Elustondo eta Adurizen golekin, aurrelariaren kamiseta zuri-gorriarekin lortu zuen 100. gola sartuz. Lehoiek txapelketa bikaina burutu zuten, Sevillak final-laurdenetan penaltietan kanporatu zituelarik.
2017-18ko Europa Leagueko atariko fasean, Athleticek ez zuen hutsik egin San Mamesen (3-0) eta Raul Garciaren bi golekin eta Adurizen batekin itxi zuen kanporaketa Dinamo Bukaresten aurka.
Golegile nagusiak Europako partida batean:
Europako golegile onenei dagokienez, Aduriz da gol gehien sartu dituen jokalaria Genken aurka sartutako bost golei esker. Bere atzetik, Artetxe (FC Portoren aurka 1956-57 denboraldian), Dani (Ujpest Dozsaren aurka 1976-77 denboraldian) eta Ezquerro (Standard Liejaren aurka 2004-05 denboraldian) geratu dira berdinduta.
1. Aritz Aduriz – 5 gol vs Genk (5-3 UEFA Europa ligan 2016-17an)
2. Jose Luis Artetxe – 3 gol vs FC Porto (3-1 1956-57 Europako Kopan)
3. Dani Ruiz-Bazan – 3 gol vs Ujpest Dozsa (5-0 UEFA Kopan 1976-77)
4. Santi Ezquerro – 3 gol vs Standard de Lieja (1-7 UEFA Kopan, 2004-05)


Partida Aurrekoa: Athletic Club-Getafe CF (LaLiga 7. J)
Lehen taldea
Lehoiak taldearen sasoi ona luzatzen saiatuko dira talde urdinaren aurka aste arteko jardunaldian garaipena lortuz


Deialdia: Athletic Club-Getafe CF (7. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu ditu bihar, irailak 27, 19:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako


"Neurketa gogorra eta zaila aurreikusten dugu"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek uste du "lehiakorrak eta sendoak izatea" funtsezkoa izango dela biharko partidaren emaitzan


Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Athletic Club-Getafe CF neurketaren aurretik


Deskargatu Athletic Club - Getafe CF partidako buletina (J7)
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen asteazken honetan (19:00etan) jokatuko den LaLiga EA Sports 2023-24 denboraldiko 7. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpen digitalaz


Informazio erabilgarria: Athletic Club - Getafe CF
Lehen taldea
Asteazken honetan, 19:00etan, 2023/24 LaLigako 7. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak


Ruiz de Galarretaren mediku-txostena
Lehen taldea
Jokalariari proba osagarriak egin zizkioten atzoko egunez


Non ikusi partida: Athletic Club-Getafe CF
Lehen taldea
Asteazken honetan 19:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko zazpigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak
-150.jpg)
.jpg)
Lan plangintza irailaren 30era arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka irailaren 30era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Gasteiz zuri-gorria
Lehen taldea
Athletic Clubek egun bikaina borobildu zuen Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka lortutako hiru puntuekin