undefined

Denboraldi-aurre osoa, zuzenean gure Youtubeko kanalean

Denboraldi-aurre osoa, zuzenean gure Youtubeko kanalean

Athleticzale guztiek etxetik jarraitu ahal izango dituzte Liga hasi aurretik jokatuko diren lau prestaketa partidak

Athleticek Youtuben duen kanal ofizialak zuzenean eskainiko ditu zurigorri taldearen denboraldi-aurreko lau partidak. Aurreko denboraldiko ildoari jarraituz (lehen aldiz lehen taldea prestatzeko partida guztiak eman ziren), Klubak lagunarteko partida guztiak zuzenean ikusteko aukera eskainiko die jarraitzaileei, liga txapelketa hasi aurretik.

Lehen partida larunbatean, abuztuaren 29an, izango da, Las Gaunasen (20: 00etan) UD Logroñesen aurka. Datorren astean beste hiru partiden txanda izango da: asteazkenean, irailaren 2an (11: 00etan), Alavesen aurka Lezaman; ostiralean, hilaren 4an (12: 00etan), Real Oviedoren aurka Tartiere zelaian eta irailaren 5ean, larunbatean, Lezaman, Eibarren aurka 11: 30ean.

Partida guztiak euskaraz edo gaztelaniaz entzuteko aukerarekin emango dira.