undefined

20 jokalari SD Eibarren aurkako deialdian

20 jokalari SD Eibarren aurkako deialdian

Iñigo Martinez, Unai Lopez, Williams eta Sancet bihar Lezaman jokatuko den lagunarteko partidarako zerrendan sartu dira (11:30ean)

Athleticek SD Eibarren aurka jokatuko du larunbat honetan, 11:30ean, Lezaman. Partida zuzenean ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanalean, euskaraz eta gaztelaniaz. Gaizka Garitanok minutuak eskainiko dizkie Oviedoko partidatik kanpo geratu ziren jokalariei.

Deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ezkieta, Iru, De Marcos, Yeray, Balenziaga, Iñigo Martinez, Paredes, Sillero, Unai Lopez, Dani Garcia, Vesga, Muniain, Beñat Prados, Sancet, Vicente, Nico Serrano, Raul Garcia, Morcillo, Iñaki Williams eta Ewan Urain.

Martinez, Granadako erdilaria, Damian Kadzior poloniarra eta Recio, Leganesetik heldu dena, dira Mendilibarren errefortzuak. Laugarren lagunartekoa izango da armaginentzat: Rayo Vallecanoren aurka irabazi zuten (0-1), Leganesen aurka galdu (3-1) eta gaur arratsaldean Osasunaren aurka jokatuko dute.