Estatutuak erreformatzeko bazkideen mahaiak
Estatutuak erreformatzeko bazkideen mahaiak
Batzordeak jakinarazpen pertsonalizatua bidali die bileretan parte hartu nahi dutenei, San Mameseko biltzeko data ezberdinekin
Estatutu Sozial berriak idazteko batzordea, bazkideek osatu zuten galdera-sortarekin irekitako partaidetza-prozesuarekin jarraituz, balizko erreformaren inguruko partaidetza eta eztabaida-mahaiak antolatzen hasi da eta jardunaldi horietan parte hartzeko prest agertu ziren bazkideei dei egin die. Horretarako, aipatutako bazkideei komunikazio pertsonalizatua bidali zaie, eta, bertan, San Mamesen datozen asteetan egingo diren bileretarako data ezberdinen artean aukeratu ahal izango dute.
Testuak lan-programaren laburpen zehatza jasotzen du, eta inkesta parte-hartzailean lortutako datuak aztertuz hasiko da. Ondoren, eraberritu daitezkeen puntuen analisi xehatua egingo da. Logikoa denez, Batzordearen kide guztiek lagundu eta koordinatuko dute mahaietako gai-zerrenda.