undefined

“Ezinbestekoa da Liga ondo hastea”

“Ezinbestekoa da Liga ondo hastea”

Gaizka Garitanok partida gogorra aurreikusten du bihar Granadaren aurka: “Iazko multzoari eutsi diote eta oso ondo moldatu ziren. Dena eman beharko dugu”

Gaizka Garitanok telematikoki erantzun die komunikabideei Lezamako instalazioetatik, bihar Granada CF taldearen aurka Los Carmenes estadioan (18:30ean) LaLiga abiatu aurretik. “Ondo hastea funtsezkoa da, hasieratik ilusioa sortzea. Denboraldi ilusionagarri baten aurrean gaude, Kopako final bat eta Superkopako azken fasea ditugu aurretik, eta zalantzarik gabe, Liga berri bat. Granadatik energia positiboekin itzultzea espero dugu”, adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak.

Athletic Clubek 2019-20 Ligako bere azken aurkariaren aurka hasiko du txapelketa, Granada FC. Horrela aztertu du Garitanok talde andaluziarra: “Granada oso ondo ezagutzen dugu, lau aldiz neurtu baikenituen indarrak aurreko denboraldian. Oso talde gogorra da eta Europan sailkatu zuen multzo berari eusten dio. Aldaera taktiko asko ditu eta zelai erditik gorako botere handia du. Aurkari zaila izango da, zalantzarik gabe”.

Liga hastear dagoen honetan, jokalariek denboraldi-aurrean pilatutako minutuen arteko aldea azpimarratu du entrenatzaile derioztarrak: “Jokalariak oso erritmo ezberdinetan ditugu. Batzuk partida osatzeko daude eta beste batzuk 20 minuturako. Biharko ideiak nahiko argi ditut. Ahalik eta talde onena aterako dugu hiru puntuak lortzeko”.