undefined

2. B mailako egutegia

2. B mailako egutegia

Bilbao Athleticek urriaren 18ko asteburuan egingo du debuta Arenas Cluben zelaian eta martxoaren 28an bukatuko du Liga, etxetik kanpo, Real Unionen aurka

Espainiako Futbol Federazioak gaur eman du jakitera Bigarren B Mailako egutegia, eta bost talde izango ditu, aldi berean bi azpitaldetan banatuta. Bilbao Athletic urriaren 18ko asteburuan hasiko da, gazteek Arenas Club bisitatuko duten lehen jardunaldian.

Joseba Etxeberriaren mutilek etxean jokatuko dute hurrengo astean Racingen aurka eta fase erregularra itxiko dute, 22 jardunaldiren ostean, 2021eko martxoaren 28an.

Bilbao Athletic II. multzoko a azpitaldean dago eta hamar talde ditu aurkari: Arenas Club, Barakaldo cf, Club Portugalete, Deportivo Alaves B, Real Sociedad B, Real Union, SD Amorebieta, SD Leioa, CD Laredo eta Racing de Santander.

Egutegia 2. maila B 2020-21 – A azpitaldea, II. taldea