

Athletic Clubek berrikuntza hitzarmena sinatu du Senaptec enpresa estatubatuarrarekin (Strobes betaurreko estroboskopikoen fabrikazioan eta diseinuan liderra dena), eta Acceler8 israeldarrarekin (Erez Morag doktoreak sortua, kirolari aplikatutako teknologiaren erreferenteetako bat).
Lankidetzako lehen urte honetarako akordioaren arabera, Senaptecek 12 betaurreko estroboskopiko jarriko ditu klubeko talde guztietan erabiltzeko. Horrelako betaurrekoek kirolariaren ikusmena eteten dute begiak kliskatuz, eta futbolariak informazio gutxiago jasotzen du eta, beraz, ez du baloiaren ibilbidea zehaztasun berarekin ikusten. Erabiltzeari uzten dionean, jokalariak ikusiko du bere erreflexuek gora egin dutela eta azkarrago erreakzionatuko du jokoaren egoera jakin batzuetan.
Bestalde, Acceler8k Athleticekin lankidetzan jardungo du klubeko staff osorako entrenamendu sentsorialaren eta gailu teknologiko horien erabilera egokiaren inguruko trebakuntzan. Akordio hori oso erabilgarria izango da klubeko zerbitzu medikoarentzat eta, zehazki, gailu berritzaile horien erabilerarekin errendimendua eta ikusmen-gaitasuna hobetzeari buruzko ikerketaren optometria alorrarentzat.
“Strobe-en erabilerari esker, gure ikusmen-sistemak kontu handiz kontrolatzen du estresa”, Adierazi du Ibon Txarroalde Athletic Clubeko optometristak, “eta errendimendu hobea lortzeko ikusmen- eta mugimendu-trebetasunak sustatzen ditu. Hobeto eta azkarrago ikusi nahi dugu, eta lankidetza honen esparruan sortutako ezagutzak eragina izan dezala gure kirolarien errendimendua eta osasuna hobetzen“.
Gure inguruneko informazio sentsorialaren % 80 inguru begietatik datorgiku. Futbola bezalako kirol batean, egoera fisikoa eta sentsoriala hobetzeak eragin positiboa eta zuzena du errendimenduan. Kirol dinamikoa denez, egoerak berehala aldatzen dira eta, beraz, erabakiak hartzea, ikusmen-sistema motorraren eta sentsorialaren estimulazioa oso garrantzitsua da. Horri esker, ikusmen-trebetasunak hobetu egingo dira, hala nola erreakzio-denbora, bistaratzea edo begiaren eta gorputzaren arteko koordinazioa, eta gure inguruneko seinaleei aurrea hartu ahal izango diegu, erabakiak hartzeko prozesua nabarmen azkartuz.



Sarrerak CD Cayonen kontrako Kopako neurketarako
Kluba
Kontsultatu abenduaren 7an El Sardinero futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak eskuratzeko baldintzak


AC bilduma EUP!-era iritsi da
Kluba
Athletic Clubek bat egin du tokiko merkataritzaren aldeko apustuarekin eta bere AC produktuen sorta Bizkaiko denda txikien online salerosketako plataforman txertatu du


Beteranoen berdinketa Calahorraren mendeurrenean
Kluba
Athletic Cluben eta errioxako taldearen beteranoen arteko lehia hutsean bukatu zen


Athletic Club – Atletico Madrid neurketarako sarreren salmenta
Kluba
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu azaroaren 27tik aurrera


Beteranoek Calahorraren mendeurrenean jokatuko dute gaur
Kluba
Rafa Dehesak zuzendutako jokalariek etxeko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak 16:30ean La Planillan


125. urteurrenari amaiera emateko programa
125 urteurrena
Agur-ekitaldiak abenduaren 16an, larunbata, izango dira, besteak beste, Iribarren estatuaren inaugurazioa, Jon Rahmen ohorezko sakea, futbolari ohien desfilea, San Mames Kantuz, Legendsek FC Porto Vintageren aurka jokatuko duen partida… eta sorpresa gehiago


Club Athletic: Athletic Club - Atletico Madrid neurketarako sarrerak
Kluba
Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 17. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko


Athletic eta euskara uztartu ditu San Mamesek
Kluba
Katedralak Berbagunearen edizio jendetsua hartu du


Gazte Abonoa y Club Athletic: 148 zenbakia saritua
Kluba
Kontsulta ezazu igandean Lezaman jokatuko den Athletic Club-FC Barcelona partidarako sarreren zozketaren emaitza


Athletic Club-FC Barcelona partidara joateko izena eman duten Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideak
Kluba
Kontsultatu lehoiek eta kataluniarrek jokatuko duten neurketa ikusteko izena eman duten kideen zerrenda