undefined

Berrikuntza-akordioa Senaptec eta Acceler8 enpresekin

Berrikuntza-akordioa Senaptec eta Acceler8 enpresekin

Athletic Clubek eta bi enpresa teknologikoek lankidetza hitzarmena sinatu dute jokalarien errendimendua hobetzeko betaurreko estroboskopikoak erabiliz  

Athletic Clubek berrikuntza hitzarmena sinatu du Senaptec enpresa estatubatuarrarekin (Strobes betaurreko estroboskopikoen fabrikazioan eta diseinuan liderra dena), eta Acceler8 israeldarrarekin (Erez Morag doktoreak sortua, kirolari aplikatutako teknologiaren erreferenteetako bat).

Lankidetzako lehen urte honetarako akordioaren arabera, Senaptecek 12 betaurreko estroboskopiko jarriko ditu klubeko talde guztietan erabiltzeko. Horrelako betaurrekoek kirolariaren ikusmena eteten dute begiak kliskatuz, eta futbolariak informazio gutxiago jasotzen du eta, beraz, ez du baloiaren ibilbidea zehaztasun berarekin ikusten. Erabiltzeari uzten dionean, jokalariak ikusiko du bere erreflexuek gora egin dutela eta azkarrago erreakzionatuko du jokoaren egoera jakin batzuetan.

Bestalde, Acceler8k Athleticekin lankidetzan jardungo du klubeko staff osorako entrenamendu sentsorialaren eta gailu teknologiko horien erabilera egokiaren inguruko trebakuntzan. Akordio hori oso erabilgarria izango da klubeko zerbitzu medikoarentzat eta, zehazki, gailu berritzaile horien erabilerarekin errendimendua eta ikusmen-gaitasuna hobetzeari buruzko ikerketaren optometria alorrarentzat.

“Strobe-en erabilerari esker, gure ikusmen-sistemak kontu handiz kontrolatzen du estresa”, Adierazi du Ibon Txarroalde Athletic Clubeko optometristak, “eta errendimendu hobea lortzeko ikusmen- eta mugimendu-trebetasunak sustatzen ditu. Hobeto eta azkarrago ikusi nahi dugu, eta lankidetza honen esparruan sortutako ezagutzak eragina izan dezala gure kirolarien errendimendua eta osasuna hobetzen“.

Gure inguruneko informazio sentsorialaren % 80 inguru begietatik datorgiku. Futbola bezalako kirol batean, egoera fisikoa eta sentsoriala hobetzeak eragin positiboa eta zuzena du errendimenduan. Kirol dinamikoa denez, egoerak berehala aldatzen dira eta, beraz, erabakiak hartzea, ikusmen-sistema motorraren eta sentsorialaren estimulazioa oso garrantzitsua da. Horri esker, ikusmen-trebetasunak hobetu egingo dira, hala nola erreakzio-denbora, bistaratzea edo begiaren eta gorputzaren arteko koordinazioa, eta gure inguruneko seinaleei aurrea hartu ahal izango diegu, erabakiak hartzeko prozesua nabarmen azkartuz.