undefined

Azken Athletic-Cadiz, hil ala biziko amaiera

Azken Athletic-Cadiz, hil ala biziko amaiera

San Mameseko LaLigako bien arteko azken partida emozioz beteriko koktel-ontzi bihurtu zen: gol olinpiko baliogabetu bat, penaltia errepikatu beharrra eta garaipena 93. minutuan

San Mames, 2006ko martxoaren 12a, arratsaldeko bostak. LaLigako 27. jardunaldia. Katedralean jokatu den Lehen Mailako azken Athletic-Cadiz. Jaitsiera postuetan daude lehoiak, 23 punturekin, eta lehen mailari eusteko muga ezartzen duen Cadizko taldea (25 puntu) hartuko dute Katedralean. Partidak iraun zituen 93 minutuetan, ia denetarik gertatu zen.

Athletic 10 jokalarirekin geratu zen Amorebietak 17. minutuan bigarren txartel horia ikusi baitzuen. Lehoiek modu guztietara bilatu zuten garaipena, bi taldeentzat aukerak izan zituen norgehiagoka gogor batean.

Partida 0-0ekoa zela zirudienean, eta egoera ikusita, bi taldeentzat txarra ez zela zirudienean, epaileak zuri-gorrien aldeko penaltia adierazi zuen 92. minutuan. Cadizen defentsak eskuarekin urrundu zuen Julen Guerrero zelairatu berriaren gol olinpikoa. Txartel gorria erakutsi zioten Varelari, baina gola ez zen markagailura igo, lehoiek protesta egin arren.

Iraolak penaltia sartu zuen, baina Mejia Davila epaileak jaurtiketa errepikatzeko agindu zuen bi taldeetako jokalariek area barrua zapaldu zutelako. Tikok egin zuen bigarren jaurtiketa, eta ez zuen hutsik egin, Athletici eta San Mameseko zalegoari garaipen baliotsua emanez.