undefined

Erreginaren Kopako finalerdia urriaren 7an jokatuko da

Erreginaren Kopako finalerdia urriaren 7an jokatuko da

Pandemiagatik atzeratutako Kopako neurketa Las Gaunasen jokatuko da datorren astean

Datorren asteazkenean, urriak 7, 19/20 Erreginaren Kopako finalerdia jokatuko da EDF Logroñoren eta Athleticen artean. Joan den martxoan atzeratu zuten neurketaren data egutegian zehaztuta dago dagoeneko. Partida Las Gaunasen jokatuko da oraindik zehazteke dagoen ordutegian.

Villacampako jokalariek Lezaman hasiko dute denboraldia, larunbat honetan, Primera Iberdrolan, eta gorriz markatutako neurketarekin hasiko dute aurtengo denboraldia.

Errioxarrak ondo fitxatu dute udako merkatuan, eta aurkari deserosoa izango dute gure lehoiek 2014tik zapaldu ez duten Kopako finalerako txartela lortzeko. Beste finalerdian Bartzelonak eta Sevillak neurtuko dituzte indarrak, datorren ostegunean, urriaren 8an.