undefined

Muniain: “Kolpe gogorra hartu dugu, baina burua altxatu behar dugu”

Muniain: “Kolpe gogorra hartu dugu, baina burua altxatu behar dugu”

Kapitain zuri-gorria “bi jokalari gehiagorekin geratzeak emandako abantaila ez aprobetatxeaz” damutu da, baina ezkortasuna alde batera utzi nahi izan du “Hau hasi berri baita”

Iker Muniain Athleticeko kapitainak talde zuri-gorriak San Mamesen, Ligako bosgarren jardunaldian, Cadizen aurka jaso duen porrotaz mintzatu da. “Izorratuta gaude Ipuruan partida ona egitetik gentozelako -hasi da Muniain-. Sentsazio on horiei jarraipena eman nahi genion eta pena ematen du aukera hau galtzeak. Kolpe gogorra da, baina ezin gara ezkorragoak izan, hau hasi berria baita“.

Jokalari zuri-gorriak honela aztertu du partida: “Lehen zatian hartu dugu erantzukizuna, kanpotik baloia atera nahi izan dugu, baita barrutik ere, baina haiek defentsan ondo finkatuta zeuden eta zaila zen. Aukera gutxi egon dira eta partida zoritxarreko jokaldi batean erabaki da. Tamalgarria da punturik lortu gabe alde egitea, bi jokari gehiagorekin egon baikara. Normalean beti irekitzen dira espazio gehiago, baina gaur ez gara hauek aprobetxatzeko gai izan. Baina burua altxatu behar dugu, igandean beste borroka bat dator, Alavesen aurkako derbian“.