undefined

Gaizka Larrazabalen kontratuaren etetea

Gaizka Larrazabalen kontratuaren etetea

Zaragozan arituko da eta Athletic Clubek denboraldi honen eta hurrengoaren amaieran berrerosteko aukera izango du

Athletic Clubek akordioa lortu du Gaizka Larrazabal jokalariarekin 2021eko ekainaren 30ean amaitzen zen kontratua bertan behera uzteko. Real Zaragozan arituko da, eta Athletic Clubek berriro erosteko aukera izango du hasi berri den denboraldia eta hurrengoa amaitzean.

Larrazabalek laugarren denboraldia zuen Klubean, bigarrena lehen taldean, eta Ligako hamar partidatan eta Kopako batean parte hartu zuen aurreko urtean. Bilbao Athleticen denboraldi bikaina egin ondoren igo zen, eta bederatzi gol sartu zituen.

Athleticek eskerrak eman dizkio Gaizkari bere lanarengatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik onena opa dio arlo pertsonalean eta kirolean. Mila esker!