undefined

“Hasiera kaxkarra eduki dugu, baina lau partida baino ez ditugu jokatu”

“Hasiera kaxkarra eduki dugu, baina lau partida baino ez ditugu jokatu”

Gaizka Garitano kezkatuta azaldu da Athleticek Mendizorrotzan jasan duen porrotarekin, baina baikortasun mezua zabaldu nahi izan du: “Ziur nago dinamika aldatzeko gai izango garela”

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzailea “kezkatuta eta erantzule” agertu da Mendizorrotzan, Alavesen aurka 1 eta 0 galdu ostean: “Fedea izateko, elkartuta egoteko eta lanean jarraitzeko unea da. Ez gara ondo hasi, baina lau jardunaldi bakarrik daramatzagu. Urtea oso luzea da, eta ziur nago taldea dinamika aldatzeko gai izango dela”.

Entrenatzaile zuri-gorriak jokalariek gol ahotan egindako akatsak deitoratu ditu: “Lehen zatian hainbat hurbilketa arriskutsu izan ditugu, baina ez dugu asmatu atezainaren aurreko azken pasean. Pase errazetan huts egiten ditugu eta azken finean partida galtzea suposatzen duten akatsak egiten ditugu. Lanean jarraitzea, akatsak zuzentzea eta gure bertuteak ustiatzea besterik ez zaigu geratzen”.

Galdu arren, Garitanok taldeak defentsan egindako lana azpimarratu du: “Bagenekien Alavesek arriskua geldirik dauden baloietan sortzen duela. Ez diegu kornerrik eman partida osoan eta ia ez dute gol aukerarik izan. Hala ere, alferrikako falta bat egin dugu, eta partidak alde egin digu hor”.