undefined

Alex Berenguerren debuta Mendizorrotzan

Alex Berenguerren debuta Mendizorrotzan

Nafarra Athletic Clubekin estreinatu zen Alavesen aurka Mendizorrotzan, Ibaiganen zurigorri gisa aurreko egunean aurkeztua izan ondoren

Barañaingo Alex Berenguer jokalariak atzo egin zuen debuta Alavesen aurka Mendizorrotzan. Unai Lopezen ordez zelairatu zen 78. Minutuan, Athleticeko jokalari bezala aurreko egunean aurkeztuta izan ondoren.

Lehen taldearekin kamiseta zuri-gorria jantzi duen 625. lehoia da, eta Gaizka Garitanoren eskutik jantzi duen zortzigarrena, denboraldi honetan Iñigo Vicente eta Jon Morcillo, eta aurretik Kenan Kodro, Oihan Sancet, Gaizka Larrazabal, Jokin Ezkieta eta Unai Vencedorren ondoren. Aurrelari nafarrak larunbat goizean sinatu zuen Ibaiganen Athleticekin duen harremana 2024ra arte, eta arratsalde horretan bertan Lezaman entrenatu zen gainontzeko taldekideekin batera. Entrenatzaile zurigorriak berarekin eramatea erabaki zuen eta minutuak izan zituen Athleticekin egin zuen lehen deialdian.

Nafarrak, Torino FC taldetik datorrenak, Osasunaren beheko mailetan hasi zuen bere ibilbidea. Berenguer talde gorritxoarekin estreinatu zen 2014/15 denboraldian Bigarren Mailan, eta hurrengo urtean Osasuna Lehen Mailara igo zen, 3 gol eta 39 agerpenekin. 2016-17 denboraldian egin zuen debuta maila nagusian, 29 partida jokatuz (horietako bi San Mamesen) eta gol bat sartuz.

Osasunan ondo aritu ondoren, Berenguerrek Italiara jo zuen, Torino FC taldean jokatzeko hiru denboralditan zehar, non bederatzi gol egin zituen eta zortzi gol pase eskaini zituen.