undefined

Lehoiek finalerako txartela borrokatuko dute Las Gaunasen

Lehoiek finalerako txartela borrokatuko dute Las Gaunasen

Villacampak 20 jokalari deitu ditu bihar Athletic Clubek EDF Logroñoren aurka jokatuko duen Erreginaren Kopako hirugarren finalerdirako

Athletic partida bakarrera dago Erreginaren Kopako finalean sartzeko. Lehoiek martxoaren 18rako hitzartuta zegoen Kopako txapelketako finalerdietako partida jokatuko dute bihar, 20:00etatik aurrera, Las Gaunasen. Pandemia zurigorrien une gorenean iritsi zen baina orain ere gogo handiz hartuko dure neskek partida erabakigarri hau. Talde irabazleak leku bat irabaziko du Erreginaren Kopako finalean, Bartzelonaren edo Sevillaren arteko finalerdiaren irabazlearen aurka.

Lehoientzako bosgarren finalerdia izango da, 2012an Espanyolen aurka eta 2014an Bartzelonaren aurka jokatu ondoren. Nekanek, zurigorrientzako txapelketa honetako goleatzaile nagusiak (11 gol), bihar jokatzeko aukera izango du eta Erikak Kopako bere 31. partida joka dezake, (Eli Ibarraren atzetik – 32 norgehiagoka) Athleticeko bigarren jokalaria izanda. Athletic Clubek txapelketa lehen aldiz irabazteko saiakera egingo du.

Deialdia 20 jokalarik osatzen dute: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Díez, María Díaz, Jone Ibáñez, Marta Unzué, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Marta Perea, Lucía García, Erika Vázquez, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Nerea Nevado eta Paula Arana.