undefined

Sophie Istillart, lehen minutuak partida ofizialean

Sophie Istillart, lehen minutuak partida ofizialean

Girondinsetik etorritako fitxaketa Erreginaren Kopako finalerdian egin zuen debuta EDF Logroñoren aurka; larunbatean Paula Arana estreinatu zen, Primera Iberdrolan Deportivo Abanca taldearen aurkako garaipenean

Sophie Istillart Girondinsetik heldu zen Athleticera uda honetan eta lehen minutuak jokatu zituen atzo Villacamparen aginduetara, Erreginaren Kopako finalerdian, EDF Logroñoren aurka. Kamiseta zuri-gorria jantzi zuen Athleticekin debuta egin duen Iparraldeko lehen jokalariak Jone Ibañez ordezkatuz 65. minutuan. Klubeko historian debuta egin duen 99. jokalaria da. Aurretik, erdilariak minutuak izan zituen denboraldi-aurrean Deportivo Alavesen aurka eta Euskal Herria Kopan SD Eibar eta Realaren aurkako neurketetan.

Joan den asteburuan beste jokalari bat egin zuen debuta: Paula Arana. 18 urte dituela, Athletic Clubekin jokatu zituen lehen minutuak Primera Iberdrolako lehen neurketan. Horrela, aurrelaria denboraldi honetan lehoiekin estreinatu den harrobiko lehen jokalaria izan da. Aranak, Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeko jokalariak, lehen taldearekin egin du denboraldi-aurrea, Mariana, Nevado, Estefa, Bibiane, Monente eta Elexpururekin batera.