undefined

Basconia, denboraldi berri bat hasteko irrikaz

Basconia, denboraldi berri bat hasteko irrikaz

Basconiak denboraldi-aurrea itxiko du hurrengo larunbatean Artunduagan Racing Bren aurka (11:30ean) eta Patxi Salinasek bere jokalariak “egunetik egunera hobeto lehiatzeko” helburuarekin jarraitzen du

CD Basconia txapelketa hasteko prestatzen ari da. Datorren larunbatean, urriaren 10ean (11:30ean), itxiko du denboraldi-aurrea Real Racing Club B taldearen aurka, Athletic Cluben Youtubeko kanal ofizialaren bidez jarraitu ahal izango dena. Santanderreko filialaren aurkako norgehiagoka azkeneko lagunartekoa izango da, partida ofizialak hasi aurretik, Hirugarren Mailako IV. Multzoko 2. Azpitaldean. Basauriko taldea datorren asteburuan hasiko da lehian, CD Vitoriaren Aurka Artunduagan.

Patxi Salinas Basconiaren entrenatzailea “ilusioz eta pozik” agertu da denboraldi-aurrearekin. “Iazko denboraldiaren antzekoa espero dugu, ahalik eta goren begiratzeko helburuarekin. Baloia edukitzeko asmoari eusten diogu, eta mutilak egunetik egunera hobeto lehiatzeko asmoa dugu, denbora gutxian lehen taldean ikusi ahal izateko “.

Basconiaren helmuga berdina da oraindik: “Gure helburu nagusia jokalariak prestatzea da: pozik gaude gure jokalarietako batzuek Baskonia eta Bilbao Athletic txandakatu dituztelako. Etapa hauek lehen taldera iristea ere nahi dugu”.

Denboraldi aurreko lehen lagunartekoa Salinasen taldearen alde bukatu zen Balmasedaren aurka (3-1). Bigarren partida berdinketa bukatu zen (1-1) Laredoren aurka (2.b mailako aurkaria). Hirugarren eta laugarren lagunartekoak galdu egin zituen Basconiak Aurrera Ondarroa (2-0) eta Tudelanoren aurka (3-0). Azkena, pasa den larunbatean jokatu zena, banakoa izan zen Oyonesaren aurka.

Taldeak aurpegi berri asko izango ditu denboraldi honetan: “15 jokalari berri ditugu. Aurten, jubeniletatik igotzen diren 12 jokalari izango ditugu, baita kanpotik fitxatu ditugun beste hiru ere (Real Madrileko Eneko Delgado, Vilarealeko Asier Grande eta Danok Bateko Adrian Perez). Denek kalitate handia dute”.