undefined

Erreginaren Kopa atzean uzteko lehia

Erreginaren Kopa atzean uzteko lehia

Sevilla FC eta Athletic Clubek bihar 11:00etan Jesus Navas zelaian jokatuko dute, aste honetan Kopako finalerdietatik kanpo gelditu ostean

Joan den asteazkenean Athletic Club Las Gaunaseko Erreginaren Kopako finaletik kanpo geratu zen. Penaltiak EDF Logroño sailkatu zuten, lehoiei zapore gazi-gozoa utzi zien partida batean. Bestalde,  Bartzelonak Sevilla FC kanporatu zuen ostegunean Johan Cruyff zelaian sei gol sartu ostean. Bihar, zurigorriek eta andaluzek indarrak neurtuko dituzte (11:00etan, Jesus Navas estadioan) Primera Iberdrolako bigarren jardunaldian, Kopako partida atzean utzi eta Ligako egutegian zentratzeko asmoz.

Cristian Tororen taldeak etxean jokatuko duen lehen partida izango da, ikuslerik gabe, eta lehen jardunaldian puntu bat lortu ondoren, Santa Teresa igo berriaren aurka Badajozen. Villacamparen taldeak sentsazio onekin ekin zion txapelketari Lezaman Deportivo Abanca taldearen aurka lortutako garaipenari esker. Puntuak batzeko norgehiagoka izango da, bi taldeentzat lehen porrota izango litzatekeena ekiditeko. Hori egiten saiatuko dira zurigorriak, eta talde berritua izango dute aurrean, martxoan lortutako hamaikagarren postua hobetzeko asmoa duena. Coleman, Javiera Toro, Aivi Luik eta Claudia Pinaren eta Armengolen fitxaketek anbizioa ematen diote entrenatzaile argentinarrari.

Estatistikak oso onak dira Sevillako taldearen aurka. Ligan jokatutako 19 norgehiagoketan bi aldiz bakarrik galdu dute lehoiek, biak Sevillan; inoiz ez Lezaman. Aurreko denboraldian, pandemiaren ondorioz, lehen itzulian bakarrik jokatu ahal izan zen partida Lezaman, eta golik gabe amaitu zen.