undefined

Emakumezkoen Athletic Club-Real Betis, igandean 11:00etan Lezaman

Emakumezkoen Athletic Club-Real Betis, igandean 11:00etan Lezaman

Filiala, bestalde, larunbatean estreinatuko da Reto Iberdrola Norte txapelketan, 16:00etan, etxean, CE Seagullen aurka

Athletic Clubek badaki Primera Iberdrola txapelketako hirugarren jardunaldiko ordutegia. Angel Villacamparen lehoiek Real Betisen aurka jokatuko dute urriaren 17an, 11:00etan, Lezaman.

Ligako lehen bi partideran 2 eta 1 Deportivo Abanca taldearen aurka eta 0 eta 2 Sevilla Fc taldearen aurka irabazi ostean, Athleticek bere bolada onari jarraipena eman nahi dio sailkapenean 16. postuan dagoen talde andaluziarraren aurka. Betisek ez du oraindik garaipenik ez lortu.

Iraia Iturregiren taldearen estreinaldia

Bestalde, emakumezkoen bigarren taldea larunbatean bertan estreinatuko da Reto Iberdrola Norte txapelketan, 16:00etan, CE Seagullen aurka, Lezaman. Iazko denboraldiko ligako txapeldunek ondo hasi nahi dute ikasturtea, Badalonako taldearen aurka etxean jokatuz.