undefined

Panizok Levanteren aurka sartutako sei golak

Panizok Levanteren aurka sartutako sei golak

San Mamesen asteburu honetan aurrean izango dugun aurkariaren aurkako lehen partidan (1947) gure lehoiak 6 gol sartu zituen (horietatik lau 17 minututan) Kopako final-zortzirenetan (6-2)

Athletic Clubek eta Levantek elkarren aurka jokatuko dute,  igande honetan (14:00etan) San Mamesen, elkarren arteko hogeita hamaikagarren partida txapelketa ofizialean izango dena. Lehenengoa, zuri-gorrien historian, sartutako golei dagokienez, onenetako bat, gure historiako une ahaztezin bat suertatu baitzen. 1947ko maiatzaren 4an Levantek Katedrala lehen aldiz bisitatu zuenean izan zen, Kopako final-zortzirenetako joanekoan.

Levantek 2 gol egin zituen 22. minutura iritsi aurretik, 0-2koa markagailuan jarriz. Orduan sortu zen Panizoren irudia, norgehiagokaren protagonista nagusia. Gure klubaren lehoi handiak, 417 partida eta 169 golekin 17 denboralditan, Athleticen sei golak sartu zituen partida hartan. Amesgaizto galanta izan zen talde valentziarrarentzat, jokalari zuri-gorriak Athletic Kopako txapelketatik kanporatzeko itxaropena zapuztu baitzion Levanteri.

Sestaokoak lehen lau golak 17 minututan sartu zituen atsedenaldira iritsi aurretik (24, 31, 37 eta 41 minutuetan), lehenengoa hamaika metroetatik. Azken minutuetan, Panizok bere gol sorta biribildu zuen 73. minutuan (penaltiz) eta 81. minutuan Alberto atezaina gainditu eta gero.

Bi aste geroago, Piru Gainzak Athleticen historian bakarrik gainditu zuen marka ahaztezin hura, Celta zortzi aldiz gainditu baitzuen San Mamesen 12-1 amaitu zen final laurdenetako partida batean.