undefined

CD Basconia eta CD Vitoriaren arteko norgehiagoka, bertan behera

CD Basconia eta CD Vitoriaren arteko norgehiagoka, bertan behera

Covid-19rekin lotutako gorabeherak direla eta, Hirugarren Mailako lehen jardunaldiko partida bertan behera geratu da

CD Basconia eta CD Vitoriaren arteko norgehiagoka, Hirugarren Mailako 4B multzoko lehen jardunaldiari dagokiona, bertan behera geratu da Covid-19rekin zerikusia duten gorabeherak direla eta. Hala adostu dute bi taldeek eta Euskadiko Futbol Federazioak bilera egin ostean, Gasteizko taldean hainbat kasu antzeman eta gero.

Basconiak urriaren 18an, igandean, jokatuko behar zuen, Artunduagan, 11:30ean. Partida bertan behera geratu ostean, Patxi Salinasen mutilek lagunartekoa jokatuko dute Lezaman, Barakaldoren aurka, ostiralean 11:30ean.