

Igande bizia izango da Athleticentzat. Izan ere, lehen bi taldeen liga hitzorduetara filialenak ere batu dira. Izan ere, urriaren 18an, igandean, estreinatuko dira txapelketa ofizialean.
Emakumezkoen lehen taldea goizeko 11etan hasiko da Lezaman, Primera Iberdrolan Real Betisen aurka jokatuko duen 3. jardunaldiko partidarekin. Ligako lehen bi konpromisoak irabazi ostean, bolada onari jarraipena eman eta hirugarren garaipena jarraian bideratzen saiatuko dira.
Lezamako partida amaitu eta gutxira, San Mamesen jokatuko du Athleticek (14:00etan), Ligako 6. jardunaldiko Levanteren aurkako partidan. Lehoiak ligan lehiatuko dira berriro, astebeteko etenaldiaren ostean. Garitanoren mutilek hiru puntuak eskuratu eta sailkapenean gora egiten hastea dute helburu.
Eta Lezamara buelta. 16:00etatik aurrera, Iraia Iturregik zuzentzen duen emakumezkoen filiala estreinatuko da Reto Iberdrola Norte txapelketan. Iazko ligako txapeldunek Badalonako CE Seagull izango dute aurkari.
Igandeko futbol eskaintzari amaiera emateko, Joseba Etxeberriaren Bilbao Athleticek Gobela bisitatuko du Arenas taldearen aurka jokatzkeo. Bigarren B Mailako txakurkumeen denboraldiko lehen partida izango da, eta 18:00etatik aurrera jokatuko da.
Urriak 18, igandea
- 11:00etan. Athletic Club-Real Betis Féminas. Lezama
- 14:00etan. Athletic Club-Levante UD. San Mames
- 16:00etan. Athletic Club B-CE Seagull. Lezama
- 18:00etan. Arenas-Bilbao Athletic. Gobela


Bilbao Athleticek sendo jarraitzen du
Lezama
Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek laugarren garaipena lortu dute jarraian eta lidertzan kokatu dira berriro


Zuzenean: Bilbao Athletic – CD Laredo
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Bigarren B Mailako 19. jardunaldiko partidaz


Laredoren aurka lidergoa berreskuratzera
Lezama
Kantabriako taldearen aurka, Bilbao Athleticek bere azpitaldeko lehen postua berreskuratu nahi du, bi puntu gehiago dituen Real Unionek zuri-gorriek baino partida bat gehiago jokatu izanda


Imanol Garcia de Albenizek 2025era arte berritu du kontratua
Lezama
Lehoikumeak Athleticekin duen lotura luzatu du, 9 urterekin Lezamara heldu eta gero harrobiko maila guztietatik igaro eta gero


Bilbao Athletic-SD Leioa, bertan behera
Lezama
Larunbat honetarako aurreikusitako partida, Bigarren B Mailako 17. jardunaldiari dagokiona, atzeratu egin da kanpoko taldean Covid-19rekin zerikusia duten gorabeherak direla eta


Nico Serrano eta Nico Williams, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin
Lezama
Otsailaren 22tik 25era egingo den Marbellako prestaketa stagerako deitu dituzte talde zuri-gorriko jokalariak


Asteburu ezin hobea harrobiarentzat
Lezama
Bilbao Atheticek, Basconiak, Emakumezkoen C taldeak eta Gazte Mailako bi taldeek azken jardunaldiko partidak irabazi zituzten


Bilbao Athletic, geldiezina
Lezama
Lehoikumeak Ibaian gailendu dira Diarra eta Artolaren golei esker, eta hamahiru dira dagoeneko jarraian galdu gabeko partidak


Zuzenean: Deportivo Alaves B-Bilbao Athletic
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Bigarren B Mailako 16. jardunaldiko partidaz


Helburua: bolada onarekin eta lidergoarekin jarraitzea
Lezama
Bilbao Athleticek, sailkapeneko lehen postuan, hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du Alaves Bren aurka, eta, horrela, jarraian galdu gabeko hamabi partidako boladari jarraipena eman