undefined

Igande zuri-gorria

Igande zuri-gorria

Athletic Clubeko lehen bi taldeen ligako konpromisoei Bilbao Athletic eta Emakumezkoen B taldearen estreinaldiak gehitu behar zaizkie

Igande bizia izango da Athleticentzat. Izan ere, lehen bi taldeen liga hitzorduetara filialenak ere batu dira. Izan ere, urriaren 18an, igandean, estreinatuko dira txapelketa ofizialean.

Emakumezkoen lehen taldea goizeko 11etan hasiko da Lezaman, Primera Iberdrolan Real Betisen aurka jokatuko duen 3. jardunaldiko partidarekin. Ligako lehen bi konpromisoak irabazi ostean, bolada onari jarraipena eman eta hirugarren garaipena jarraian bideratzen saiatuko dira.

Lezamako partida amaitu eta gutxira, San Mamesen jokatuko du Athleticek (14:00etan), Ligako 6. jardunaldiko Levanteren aurkako partidan. Lehoiak ligan lehiatuko dira berriro, astebeteko etenaldiaren ostean. Garitanoren mutilek hiru puntuak eskuratu eta sailkapenean gora egiten hastea dute helburu.

Eta Lezamara buelta. 16:00etatik aurrera, Iraia Iturregik zuzentzen duen emakumezkoen filiala estreinatuko da Reto Iberdrola Norte txapelketan. Iazko ligako txapeldunek Badalonako CE Seagull izango dute aurkari.

Igandeko futbol eskaintzari amaiera emateko, Joseba Etxeberriaren Bilbao Athleticek Gobela bisitatuko du Arenas taldearen aurka jokatzkeo. Bigarren B Mailako txakurkumeen denboraldiko lehen partida izango da, eta 18:00etatik aurrera jokatuko da.

Urriak 18, igandea

  • 11:00etan. Athletic Club-Real Betis Féminas. Lezama
  • 14:00etan. Athletic Club-Levante UD. San Mames
  • 16:00etan. Athletic Club B-CE Seagull. Lezama
  • 18:00etan. Arenas-Bilbao Athletic. Gobela