undefined

Ia 100 proposamen Smart Solutions for Smart Destinations Challenge-an

Ia 100 proposamen Smart Solutions for Smart Destinations Challenge-an

Bizkaiko turismoa sustatzeko San Mamés ardatz duen startup lehiaketak, hautagaitzak aurkezteko epea itxi zuen atzo, bi irabazleak aukeratzeko prozesua hasi aurretik

Smart Solutions for Smart Destinations Challenge, Nazio Batuetako Turismoaren Mundu Erakundeak (OMT), Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako startup lehiaketak mundu osoko enpresa berritzaileen 99 proposamen jaso ditu, Bizkaian turismoa sustatzeko helburuarekin, San Mames ardatz nagusi hartuta.

Izena emateko epea atzo, urriak 15, amaitu zen, ia 100 hautatuekin:

  • Europa (76)
  • Amerika (9)
  • Ekialde Ertaina (6)
  • Asia eta Ozeano Bareko herrialdeak (5)
  • Afrika (3)

Epaimahaiak proposamen guztiak aztertuko ditu orain, urriaren 30ean 20 startupeko aurrehautaketa aurkeztu aurretik. Azaroaren 5ean 10 finalista aukeratuko dira eta azaroaren 16an bi startup irabazleak iragarriko dira San Mamesen egingo den ekitaldian.

Startup irabazleek proiektu pilotu bat garatzeko aukera izango dute Athletic Cluben laguntzarekin 6 hilabetez. Gainera, enpresa horiek Bizkaikoak badira edo zerga-egoitza lurraldera aldatzea erabakitzen badute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza osoa izango dute; besteak beste, enpresen hazkunderako eta azeleraziorako zerbitzuak, proiektuak finantzatzeko aholkularitza eta coworking-instalazioetan 6 hilabetez egoteko lekua.