undefined

Amaia Peña, lehoi berria atean

Amaia Peña, lehoi berria atean

Portugaletekoak atzo egin zuen debuta lehen taldearekin, bigarren taldean bi denboraldi aritu eta Estatu Batuetako ikasketak amaitu ondoren

“Urte asko neraman egun honen zain”, esan zuen atzo Amaia Peñak Athletic Clubek eta Real Betisek Lezaman jokatutako partida amaitu ostean. “Emaitza ez da izan nahiko nukeena, baina orokorrean pozik noa”, esan zuen Portugaleteko atezainak. Lehoien eta andaluziarren arteko norgehiagoka berdinketarekin amaitu zen luzapenean Allék gola sartuta. Zuri-gorriak atzo egin zuen debuta lehen taldearekin eta hainbat aldiz bere onena eman behar izan zuen.

22 urte betetzeko hilabete baten faltan, kamiseta zuri-gorria defendatzen duen 101. jokalaria izan da Amaia. 14-15 denboraldian Pauldarrak taldetik iritsi eta bigarren taldearen atea bi denboralditan defendatu ondoren, portugaletetarrak Estatu Batuetarako bidea hartu zuen, non gradu bikoitz batean lizentziatu zen, elkarrizketa honetan kontatzen zigun bezala. Klubak ez zituen begiak altxatu Amaiak Pitts Panthers taldean egindako lanetik, eta 2022ko ekainera arte atezaina ekartzea erabaki zuen. Andrea de la Nava, beste atezain zuri-gorri bat eta Amaiarekin batera Pauldarrak taldean egondakoa, lesionatu egin zen Sevillako partidan eta horrela Villacampak Portugaletekoaren aldeko apustua egin zuen atzo atepean.

Horrela, taldearen “13”-a 2020-21 denboraldian harrobitik lehen taldera jauzi egin duen hirugarren jokalaria izan da (Arana eta Bibianeren atzetik). Datu honek harrobiak emakumezkoen sailean duen funtsezko papera areagotu baino ez du egiten, duela gutxiko artikulu honetan azaltzen den bezala. Bestalde, 2002tik Athleticekin debuta egin duten hamar atezain baino ez dira izan; Amaia hamaikagarrena da. Lehoi berriak, beraz, mendeurren historiko berria (101) eta hurrengo hamar atezainen zerrenda (11) hasi ditu.

2002tik Athletic Clubeko atezainak:

  • Elixabete Capa- (1978-03-20)   Debuta: 2002/10/06 – 64 partida- 3 denb
  • Uguzne Mezo- (2009-03-20)     Debuta: 2002/11/24 – 47 partida- 4 denb
  • Ainhoa Tirapu- (1984-09-04)   Debuta: 2005/08/09 – 358 partida – 15 denb
  • Andere Leguina- (1989-03-17)     Debuta: 2006/11/26- 46 partida – 13 denb
  • María Luke- (1986-06-06)     Debuta: 2008/04/20 – Partida 1 – 2 denb
  • Itxaso Cárcamo– (19-11-1979)    Debuta: 2009/03/01 – 6 partida – 2 denb
  • Ane Landa- (1991-06-03)    Debuta: 2010/12/11 –  partida 1 – 1 denb
  • Jone Guarrotxena-   (1993-09-03)  Debuta: 2012/10/07 – 17 partida – 5 denb
  • Ane Otxoa- (1995-04-18)   Debuta: 2012/11/11 – 9 partida – 3 denb
  • Andrea de la Nava- (1994-02-11)   Debuta: 2019/09/08 – 16 partida – 2 denb
  • Amaia Peña- (1998-11-22)   Debuta: 2020/10/18 –  partida 1 – 1 denb