undefined

Sadarren bosgarren garaipena jarraian lortu nahi dute lehoiek

Sadarren bosgarren garaipena jarraian lortu nahi dute lehoiek

Athleticek Osasuna bisitatuko du, etxetk kanpoko azken lau partidetan garaitu duen aurkaria

Athleticek Osasunaren aurka jokatuko du datorren larunbatean, urriak 24, Sadarren (18:30ean), Ligako 7. jardunaldiko partidan. Levanteren aurka San Mamesen lortutako garaipenaren ostean, Gaizka Garitanoren taldeak bolada onari eutsi nahi dio 11. postuan dagoen talde baten aurka, 5 partidatan 7 puntu lortuta eta SD Eibarren kontra Ipuruan golik gabe berdintzetik datorrena.

Valentziako taldearen aurkako garaipenak lehoien animoak hobetu ditu aurrekariek alde egiten dieten partida berri honen aurrean: bi taldeek Iruñean jokatu dituzten 39 partidetatik, Athleticek 17 irabazi ditu, 11 berdinketan bukatu dira eta beste 11 gorritxoek irabazi dituzte. Golen balantzea 64 da Athleticen alde, eta 45 Osasunak.

Nafarroako zelaia azken urteetan lehoiei ondo eman zaien lekua da: Ligako azken lau bisitetan irabazi dute, Ligaren historian Osasunaren aurka etxetik kanpo lortutako bolada onena. Athleticek 0-1 irabazi zuen 2012-13 denboraldian Susaetaren golari esker. Gol-zaparrada (1-5) gogoratzekoa lortu zuten zen 2013-14 denboraldian Aduriz (2), Susaeta, Ibai eta Kike Solaren golekin. Azken bi bisitetan (2016-17 eta 2019-20), emaitza bera izan da: garaipen bisitaria 1-2. Iazko garaipenarekin, Athleticek 31 partidako bolada hautsi zuen, etxean galdu gabe.