undefined

Bilbao Athletic Lezaman ikusteko sarrerak: sariduna 312 zenbakia

Bilbao Athletic Lezaman ikusteko sarrerak: sariduna 312 zenbakia

Zenbaki honek eta ondorengo 210ek eskubidea izango dute sarrera bat lortzeko, lehoikumeen eta Racingen arteko partidara sartzeko

Igande honetan Lezaman Bilbao Athleticek Real Racing Cluben kontra jokatuko duen aurreneko partidurako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 312a izan da. Beraz, zenbaki honek eta ondorengo 210ek; hau da, 327ra arte gehi berriro zerrenda hasten hasieratik 1etik 195era arte sarrera bat lortzeko eskubidea izango dute.

327 bazkide guztira apuntatu dira zozketa hauetarako. Hona hemen zerrenda osoa.

Saridunak Lezamara joan beharko dira posta elektronikoaren bidez jasotako sarrerarekin (inprimatuta edo telefonoa erakutsita) eta NAN-arekin. Zelaiaren sarreran tenperatura-hartune bat egingo da (inor ezingo da sartu 37,5 gradura iristen bada edo tenperatura hori gaindituta), eta gel hidroalkoholikoa egongo da eskuak garbitzeko. Nahitaezkoa izango da musukoa jantzita joatea. Partida osoan bakarrik utzi ahal izango da eserlekua, baita atsedenaldian ere, komunetara joateko.

Osasun segurtasunagatik, zelaiaren edukiera 316 ikusleetara murriztu da. Edukiera osoari kendu zaizkio antolakuntza-beharrengatik okupatutako eserlekuak, harmailetan ordezko jokalariak, kanpoko taldea eta komunikabideak; beraz, 211 eserleku banatu dira hiru tribunen artean.

Zelaira sartzeko atea betikoa izango da, emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidetan erabiltzen dena. Zelaiaren hustea ere mailaz maila egingo da. Klubak Txapelgorrien dispositibo berezi bat jarriko du bertaratzen direnei edozein unetan laguntzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.