undefined

Behe mailako txapelketak momentuz bertan behera geratu dira

Behe mailako txapelketak momentuz bertan behera geratu dira

Athletic Clubeko kategoria ez profesional edo erdi-profesionaletako taldeek (Gazte mailatik) ezin izango dituzte partidak jokatu azken osasun murrizketen ondoren

Pandemiaren egungo egoera dela-eta Eusko Jaurlaritzak osasun-neurri berrien esparruan argitaratu dituen Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko Jarraibide berrien ondoren, txapelketa federatu ez-profesionalak edo erdi-profesionalak bertan behera geratu dira oraingoz, Euskadiko Futbol Federakundeak gaur goizean baieztatu duenez.

Ebazpen horren arabera, Athletic Clubeko taldeek, Gazte mailatik behera, ezin izango dituzte, oraingoz, aurreikusitako partidak jokatu. Oraingoz, Klubeko lehen bi taldeek (gizonezkoak eta emakumezkoak), Bilbao Athleticek, Emakumezkoen B taldeak, Emakumezkoen C taldeak eta CD Basconiak bakarrik jokatu ahal izango dute.

Gazte mailako bi taldeek (Ohorezko Maila eta Liga Nazionala) asteburu honetan hasi behar zuten txapelketa, Kadete B taldeak bezala, eta Kadete A eta Emakumezkoen Kadete taldeek euren txapelketetako lehen jardunaldia jokatu zuten joan den asteburuan.