undefined

Bilbao Athleticen partida guztiak, gure Youtubeko kanalean

Bilbao Athleticen partida guztiak, gure Youtubeko kanalean

Zale zuri-gorriek doan gozatu ahal izango dute lehen aldiz aurten denboraldian zehar etxean eta etxetik at jokatuko dituzten partidekin

Zale zuri-gorriek, Bilbao Athleticek 2. B Mailan jokatzen duen txapelketako partida guztien zuzeneko emanaldiaz gozatu ahal izango dute lehen aldiz. Athletic Cluben kanal ofizialak youtuben lehoikumeek Lezamako partidak eskaintzen zituen jada (joan den igandean estreinatu zuen denboraldia Santanderreko Real Racing Cluben aurkako norgehiagokarekin), baina orain Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldearen etxetik kanpokoak ere eskainiko ditu.

Lezamatik kanpo jokatuko diren norgehiagoken emanaldiak datorren igandean (11:30ean) hasiko dira, lehoikumeek Portugalete Cluben aurka La Florida zelaian jokatuko duten partidarekin.

Denboraldi honetan maila berregituratu ondoren, Bilbao Athletici fase erregularreko 18 partida geratzen zaizkio jokatzeko -dagoeneko bi jokatu ditu-, eta beste 6 bere azpimultzoko lehen hiru postuetan geratuz gero, 1. azpifasean (edo beste 8, bestela). Horiek guztiak zuzenean eskainiko ditu, euskaraz, Athletic Clubeko Youtube kateak.