undefined

San Mamesek berdegune berria dauka

San Mamesek berdegune berria dauka

Athletic Clubek soropilaren ordezkapen lanak amaitu ditu, eta beraz, berritutako zelaia datorren larunbatean estreinatuko da Sevilla FC taldearen aurkako partidan

Bukatu dira San Mameseko berdegune berria jartzeko lanak, beraz, datorren larunbatean (16: 15ean) Sevilla FC taldearen aurka Athletic Clubek jokatuko duen LaLigako partidan berdegune berria estreinatuko du Katedralak.

Levanteren aurka Katedralean jokatutako partidaren amaieran hasi ziren soropilaren ordezkapen lanak aste honetan amaitu dira, eta oraindik hura prest jartzen jarraituko dute, berdegunea moztuz eta joko lerroak margotuz.