

Gaizka Garitanok hedabideek telematikoki egindako galderei erantzun die gaur goizean Lezamako prentsa aretotik Sevilla FC taldearen aurkako partidaren atarian, San Mamesen jokatuko den Ligako 8. jardunaldiari dagokion neurketa (larunbata, 16:15ean).
Entrenatzaile deriotarrak partidaren konplexutasuna azpimarratu du: “Oso talde fisiko eta azkar baten aurka jokatuko dugu, baina gu ere halakoak gara. Euren zelaian jokatzen saiatuko gara, azken partidetan egin dugun bezala. Baloi-jabetza daukagu eta azken metroetan zehatzak izatea falta zaigu. Gure jokoan konfiantza dugu eta ziur nago golak iritsiko direla“.
Garitanok erasoko jokoaren aldeko apustua egingo du bihar San Mamesen: “Ahal dugun guztiarekin joango gara gola egitera. LaLigan, baloi-jabetzari dagokionez, onenetakoak gara, jokaldi luzeak egiten ditugu eta asko estutzen dugu goian, baina ikusi da horrek ez duela esan nahi goletik gertu gaudenik. Ez diogu erasoko jokoan lan egiteari utzi eta bihar ausartak izango gara San Mamesen. Taldea oso elkartuta dago eta Sevillaren aurka duen guztiarekin joango da“.



Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du