undefined

Athletic Club – Madrid CFF, gure Youtubeko kanalean

Athletic Club – Madrid CFF, gure Youtubeko kanalean

Lehoien eta madrildarren arteko Primera Iberdrolako partida streaming bidez eskainiko dugu ostegunean (18:00etan)

Athletic Clubek ostegun honetan Lezaman Madril CFF taldearen aurka jokatuko duen partida zuzenean eskainiko dugu gure Youtubeko kanal ofizialean. Primera Iberdrolako 5. jardunaldiari dagokion norgehiagoka streaming bidez jarraitu ahal izango da 18:00etatik aurrera, euskaraz eta gaztelaniaz. Erabiltzaileek aukeratu ahal izango dute hizkuntza.

Lehoiak txapelketa hasieraren bolada onari jarraipena emateko asmoz doaz partidara, izan ere, lau jardunaldiren ondoren, galdu gabe jarraitzen dute oraindik (bi garaipen eta bi berdinketa).

Athletic Clubek partida emititu ahal izango du, telebista eskubideak operadore berari lagata dizkioten bi talderen arteko partida baita. Egoera hori denboraldi honetako partida batzuetan baino ez da emango, Primera Iberdrolaren partiden emisioetarako operadoreen arteko akordio baten zain.