undefined

“Gakoa erritmoa eta ideien argitasuna izango dira”

“Gakoa erritmoa eta ideien argitasuna izango dira”

Entrenatzaile zuri-gorriak “lau jardunaldietan gol bakarra jaso duen aurkari zail bat” aurrean izango dutela aitortu du

Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Lezaman, bihar, Primera Iberdrolako bosgarren jardunaldian, bere taldeak Madrid CFFren aurka Lezaman jokatuko duen partidaren atarian. Partida ateak itxita izango da eta denboraldia sasoi onean hasi duten bi taldeen arteko indarrak neurtuko ditu. Taldea gaur arratsaldean entrenatuko du eta orduan jakinaraziko du entrenatzaile zuri-gorriak biharko deialdia.

Villacampak, aurkariari dagokionez, “arerio zaila” dela esan du. “Gol bakarra jaso du, baina hiru bakarrik sartu ditu. Gauzak oso argi dituzte. Nahiz eta kanpoan jokatzen duten eta haiek belar artifizialean jokatzen duten, gauzak ondo egiten dituzte. Talde gogorra da eta asko kostako zaigu bere defentsa gainditzea. Emaitza positibo bat laster lortzen saiatuko gara. Gakoa erritmoa eta ideien argitasuna izango dira”.

Bere taldearen ibilbideari dagokionez, entrenatzaile zuri-gorriak badaki taldeak dituen zortzi puntuak baino gehiago lortu ahal izan dituela: “Lau puntuk ihes egin digute azken minutuetan. Une horiek hobeto kudeatu behar ditugu; horretan ari gara lanean. Hori da alde txarrena, beste aldean beti lehiatzen den taldea daukagu eta gu gainditzeko aurkariak lan asko egin behar duelako. Espero dezagun kontzentrazio-une horiek gehiagotan izatea eta partidak ixtea, beste batzuetan egin dugun bezala”.

Ildo horretan, nabarmentzekoa da taldearen lana, liga hasiera honetan lesio ugari izan baititu: “Harro egotekoa da taldea egiten egiten ari den lana. Zelairatzen den jokalariak beti ditu bilatzen ditugun nortasun-ezaugarri batzuk. Jokalariak oso lehiakorrak dira eta Lezama beti dago oso bizirik, bajak izan arren, maila mantendu ez ezik handitu ere egiten delako”.

Azkenik, Primera Iberdrolako bosgarren jardunaldi honetako bi partiden atzeratzeari dagokionez, Villacampak esan duenez, “egoera honetatik zerbait ikasten ari bagara, minutu bakoitza azkena balitz bezala bizi behar dugula da. Beste kirol eta kategoria batzuetan gertatzen ari den zerbait da. Nahiago nuke ezetz, baina egunen batean atzeratu beharko dugu gure partidatako bat. Horrek kontuz ibiltzeko egoeran jartzen gaitu partida bakoitza festa bat balitz bezala bizitzeko”.