

Gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduaren ostean, Jon Morcillok erantzun zituen Lezamako prentsa aretoan komunikabideek egindako galderak. Aurreko ezker hegalekoa Gaizka Garitanok zuzentzen duen lantaldera iritsi den azkenetarikoa da, baina pixkanaka lekua egiten ari da talde barruan: “Oso polita da eta ametsa egi bihurtu da. Bilbao Athleticetik igotzen zara eta beti zure erreferenteak izan diren jokalariekin zaude. Haiekin aldagela partekatzea, haien ondoan hobetzen duzula ikustea… Sinestezina da. Iritsi berria naiz, baina hemen ibilbide luzea egiteko helburua dut. Lanarekin, ahaleginarekin eta sakrifizioarekin, ziur gauzak orain arte bezala jarraituko dutela“.
LaLigako bederatzigarren jardunaldiko Real Valladoliden aurkako norgehiagokari dagokionez (igandean, 18:30ean), Morcillok adierazi zuen taldea buru-belarri dagoela garaipena lortzeko Jose Zorrillan: “Lanean eta irabazten jarraitu nahi dugu. Taldeak hurrengo partida irabazi nahi du. Ez dugu etorkizunerako helbururik ezarriko, partidaz partida joan behar dugu puntuak horrela lortzen direlako. Valladolidera joan behar dugu garaipena lortzeko. Hori da gure helburu bakarra: hurrengo partida irabaztea“.
Zornotzarra denboraldi honetan lehen taldera jauzi egin duten zenbait lehoikumeetako bat da, eta horrek harrotasunez betetzen du erdilari gaztea, Athletic bere harrobitik bizi dela kontuan hartuta: “Iristen zarenean eta taldekideek bere familiako bat bezala hartzen zaituztela ikusten duzunean, pisu handia kentzen dizu gainetik gauza guztietan. Harro egoteko modukoa da behetik gatozen jokalariek orain arte bezala maila eman ahal izatea, asko hobetu behar dugula jakinda“.



Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du