undefined

2020ko Egun Erdiak itzuliko dira

2020ko Egun Erdiak itzuliko dira

Athletic Clubek 2020. urteko Klubaren Egun Erdiengatik ordaindutakoa itzuliko die bazkideei

Pandemiaren ondorioak oraindik ere luzatzen ari direnez, Athletic Clubek bazkideei 2020. urteko Klubaren Egun Erdiengatik ordaindutako zenbatekoa itzultzea erabaki du. Prozesua gaur bertan hasiko da, baldintza hauetan:

1. Ordainketa banku-kontu baten bidez egin zuten bazkideak:
Zenbateko bereko diru-sarrera jasoko dute banku-kontuan.

2. Klubaren web orriaren bidez banku-txartelarekin ordainketa egin zuten bazkideak:
Zenbateko bereko diru-sarrera jasoko dute banku-txartelean.

3. Klubeko txarteldegietan ordainketa egin zuten bazkideak:
Zenbateko bereko diru-sarrera jasoko dute banku-kontuan. Horretarako, www.athletic-club.eus/txoko/ webguneko Bazkideen Txokoan sartu beharko dute, eta kontu-zenbaki bat sartu edo, hala badagokio, baliozkotu (hau da, Klubak duen kontu-zenbakia berretsi beharko dute edo beste kontu bat adierazi diru-sarrera horretarako).