undefined

Gehien espero ziren berragerpenak

Gehien espero ziren berragerpenak

Nekane, Garazi, Yulema Corres eta Marta Perea zelaira itzuli dira, lesio eta etenaldiengatik hilabete askotan zehar geldirik egon ostean

Primera Iberdrola txapelketaren hasiera honetan Athletic ondo hasteari gehitu behar zaio hilabete luzeak lehiatu gabe pasa dituzten hainbat jokalariren berragerpenak. Pandemiak eta lesioek eragindako geldialdiaren ondorioz, lehoi batzuk ia urtebete egon dira jokatu gabe. Marta Perearen kasua da, atzo, Madril CFFren aurkako partidan, denboraldi honetan lehen minutuak jokatu baitzituen. Gatikakoa 2019ko azaroan lesionatu zen, eta urtarrilean ere min hartu zuen, Matapiñoneran, Madrid CFFren aurka. Urtarrilaren 19tik ez zuen partida ofizialietan parte hartzen, 10 hilabete baino gehiago inongo lehiaketetan parte hartu gabe igaroz.

Antzeko kasua izan da Nekane Diezena, urtarrilaren 19an Madril CFFren aurka ere jokatu baitzuen bere azken partida. Aurrelaria ebakuntza pasa zuen maiatzean ezker belauneko arazoak konpontzeko, Primera Iberdrolako lehen partidan hamaikakoan egon zen Lezaman urriaren 3an Deportivo Abanca taldearen aurka eta Las Gaunaseko Kopako norgehiagokan ere parte hartu zuen. Zortzi hilabete geldituta.

Bestalde, denboraldi-aurre gorabeheratsua gainditu duten Garazi Muruak eta Yulema Corresek joan den asteburuan jokatu ahal izan zituzten lehen minutuak Valentzia CF taldearen aurka, Paternan. Defentsa eta aurrelari zuri-gorriek ez zuten partidarik jokatu, ezta lagunartekorik ere, martxoko etenalditik.

Marta Perea zelaian agertu da azken aldiz, eta dagoeneko 23 jokalarirekin aritu da Angel Villacampa partida ofizialean, hasi berri den denboraldian; guztiak, Andere Leguina atezaina eta Ane Azkona erasotzailea izan ezik, belauneko lesioa berregokitzeko prozesuarekin jarraitzen baitu.