undefined

Atzeratu egin behar izan da RCD Espanyolen eta Athleticen arteko partida

Atzeratu egin behar izan da RCD Espanyolen eta Athleticen arteko partida

Bihar jokatu behar zen norgehiagoka atzeratu egingo da, talde perikoan azaldu diren Covid-19 kasu positiboengatik

RCD Espanyolek eta Athleticek bihar 12:15ean Dani Jarque Kirol Hirian jokatu behar zuten partida atzeratu egin da. Espainiako Futbol Federazioak Lehiaketa Epailearen bidez jakitera eman duenez, Kataluniako taldeak gaur goizean jakinarazi du, medikuaren ziurtagiriaren bidez, COVID-19k baieztatutako hainbat kasu positibo daudela.

Ondorioz, eta kasu zehatzari aplika dakizkiokeen salbuespenezko eta ezinbesteko inguruabarrak kontuan hartuta, lehiaketako epaileak beste data batera atzeratu du norgehiagoka, denboran hurbilen dagoen data batera, hain zuzen ere, norgehiagoka lehiatzea ahalbidetzen duten inguruabar guztiak egiaztatu bezain laster zehaztuko dena.

Nevado, Monente eta Estefania, filialarekin asteburu honetan
Nerea Nevado, Leyre Monente eta Alejandra Estefania bihar, 11:00etan, Mallorcako Palman jokatuko duen Reto Iberdrolaren laugarren jardunaldiaren partirarako prest egongo dira, UD Collerense taldearen aurka.