undefined

Irene Oguiza, itzulera eta gola

Irene Oguiza, itzulera eta gola

Durangoko erdilariak gol bat sartu du, joan den martxoan belaunean egindako ebakuntzaren ostean lehen partida jokatuta

Irene Oguiza, Athleticeko emakumezkoen bigarren taldeko jokalariak gaur jokatu ditu lehen minutuak partida ofizialean, otsailean lesionatu ostean. Durangarrak ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen otsailean lehen taldearekin. Deportivo Abancaren aurka lehen partida jokatu zuen hasierako hamaikakoan Villacamparen aginduetara, eta hor egin zuen min. Ia 10 hilabetez jokatu gabe egon ostean, erdilaria berdeguneetara itzuli da eta gol bat sartzea lortu du UD Collerensen aurkako neurketan.

Oguiza 64. minutuan zelairatu da Leyre Monenteren ordez eta bere golari esker berdinketa lortu dute neskek Palman, Reto Iberdrolaren laugarren jardunaldian. Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak 5 puntu ditu eta datorren astean Zaragoza CFF izango du aurkari.