undefined

Smart Solutions for Smart Destinations: bost finalistak

Smart Solutions for Smart Destinations: bost finalistak

Datorren azaroaren 16an erabakiko dira OMTk, Bizkaiko Aldundiak eta Athletic Clubek antolatutako challenge-aren bi irabazleak

‘Smart Solutions for Smart Destinations Challenge’ lehiaketaren antolakuntzak lehiaketa honetako bost enpresa finalistak ezagutzera eman ditu. Horien helburua San Mames Bizkaia osorako esperientzia turistiko berriak bideratzeko elementu nagusi eta inspiratzaile izatea da.

Munduko Turismo Erakundeak (OMT), Bizkaiko Aldundiak eta Athletic Clubek aukeratutako bost hautagaiak ALiCE Biometrics, Fluxguide, NECSUM Trisom, Orwell eta Snaptivity izan dira.

Datorren astelehenean, azaroaren 16an, bi startup irabazleak ezagutzera emango dira streaming bidez jarraitu ahal izango den ekitaldi batean: www.smartsolutionsforsmartdestinations.com

 

5 finalistak:

ALiCE Biometrics

Fluxguide

NECSUM trison

Orwell

Snaptivity