undefined

Villacampa: “Taldea alai eta konfiantzarekin dago”

Villacampa: “Taldea alai eta konfiantzarekin dago”

Athletic Clubeko entrenatzaileak 18 jokalari deitu ditu bihar Lezaman 16:00etan Levanteren aurka jokatuko duten partidarako

Angel Villacampak hedabideen aurrean agerraldia egin du gaur goizean Athletic Clubek eta Levante UD taldeak Primera Iberdrolako 7. jardunaldian jokatuko duten partidaren bezperan (16: 00etan, Lezaman). Entrenatzailea baikor agertu da, baina ez da fio hiru aste lehiatu gabe daramatzan talde granotarekin. Iragan larunbatean RCD Espanyolen aurkako partida nola atzeratu zen ikusi zuten lehoiek, eta dinamika ona luzatzen saiatuko dira, porrotik gabe.

Denboraldiko lehen atzerapenari dagokionez, Villacampak argitu du “partida prestatzen” ari zirela albistea iritsi zenean. Sentsazio arraroa da asteburuan beste talde batzuen partidak ikusten geratzen zarenean. Ohitu egin behar dugu, gertatzen joango delako. Jokatzearen edo ez jokatzearen baldintza horietara ondoen egokitzen den taldea, edo baita denboraldi batez lehiatu gabe egotea ere, abantaila handiena aterako duena izango da. RCD Espanyolen aurka jokatzeko data laster ateratzea espero dugu”.Zalantzarik gabe, lehoiak joko une onean daude. “Taldea ondo dago eta egiten ari den gauzetan konfiantza du: alai eta konfiantzarekin. Bihar aurkari zaila eta gogorra izango dugu zain. Kalitate handia dute eta gauzak zailago jarriko dizkigute. Etxean jokatuko dugu, Lezaman, eta aprobetxatu egingo dugu”.

Levante UD izango da aurrean, iragan denboraldian sailkapeneko hirugarren postuan bukatu zuen aurkari arriskutsua. Maria Pryrenaren taldeak, berriz, Covid-19aren gogortasuna jasan dute eta azken hiru konpromisoak atzeratu behar izan dituzte: “Benetan ez dakigu haiek nola iristen diren. Azken asteetan ez dute lehiatu, baina itzultzeko ilusioz ere irits daitezke. Egia da ez dutela guk daramagun partiden erritmoa. Baina badakigu erasorako argudio handiak dituen taldea dela, ikusiko dugu nola kudeatzen dugun hori”, esan du entrenatzaileak.

Levante UD taldearen aurkako deialdia
Levanteren aurka jokatzeko zerrenda 18 jokalarik osatzen dute: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, María Díaz, Yulema Corres, Marta Unzué, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia García, Marta Perea, Erika Vázquez, Vanesa Gimbert, Leyre Monente y Nerea Nevado.