undefined

Athletic Club Museoa, doan bazkideentzat abenduaren 31ra arte

Athletic Club Museoa, doan bazkideentzat abenduaren 31ra arte

Zelaiko bisita gidatuak aldi baterako eten dira

Athletic Club Museoak zabalik jarraituko du eta aukera paregabea izango da Athleticen jatorria, historia eta balioak ezagutzeko eta gozatzeko.

Athleticeko bazkideak, gainera, doan joan ahal izango dira Museora abenduaren 31ra arte.

Zelaiko  bisita gidatuak aldi baterako etengo dira. Neurria azaroaren 17tik (asteartea) aurrera izango da indarrean, eta COVID-19k eragindako kutsatzeen aurrerapena geldiarazteko murrizketek eragin dute.
Era berean, Mazarredo zumarkalean kokatuta dagoen Athletic Cluben Denda itxi egingo dute astelehen honetatik aurrera, mugikortasuna murrizteko behin-behineko neurrien aurrean.

Athletic Clubek bazkide eta zale guztiak artatzen jarraituko du eta Athletic Club produktu sorta osoa eskainiko du bere denda ofizialetan: San Mames, Rekalde zumarkalea, Alde Zaharra, Max Center eta, noski, gure Online dendaren bidez.