undefined

Real Madrilen aurkako estreinaldia berriro bolada hartzeko

Real Madrilen aurkako estreinaldia berriro bolada hartzeko

Lehoiak lehen aldiz arituko dira aurten Primera Iberdrolan debuta egin duen talde madrildarraren aurka

Igande honetan, 12:00etatik aurrera, emakumezkoen lehen mailan Athletic Clubek eta Real Madrilek jokatuko dute lehen aldiz. CD Tacon taldea 2020-2021 denboraldian bereganatu ostean, Real Madrid izena hartu dute aurten lehen aldiz ondorio guztietarako. Azken norgehiagoka galduta zortzigarren jardunaldira iritsiko dira bi aurkariak.

Villacamparen taldeak aurten lehen aldiz galdu zuen Levante UDen aurka Lezaman (0-2) eta David Aznarren taldeak hiru puntuak galdu zituen iragan asteazkenean La Palmeran. Kanariarrek, egungo liderrak, Madrilgo taldea gailendu zuten markagailuan. Sailkapen egoerari dagokionez, zurigorriak bosgarren postuan daude 11 punturekin eta madrildarrak postu bat eta puntu bat beherago daude.

Talde madrildarraren proiektua, lehenik eta behin, kategorian finkatzea da, eta horrek ez luke inolako arazorik izan behar. Jakobsson eta Asllani suediarrak (Primera Iberdrolako, pitxitxia, 7 dianarekin) bigarren denboraldia dute taldean eta Liga Iberdrolako beste izen batzuk iritsi ziren, hala nola Ivana, Corredera, Cardona, Teresa Abelleira, Kenti Robles eta Misa.