undefined

Entrenamendua San Mamesen lehoientzat

Entrenamendua San Mamesen lehoientzat

Oscar de Marcos, Iñigo Lekue eta Dani Garcia entrenamenduetara itzuli dira eta Kenan Kodrok eta Ibai Gomezek alta jaso dute

Athleticek San Mamesen entrenatu du gaur goizean, eta taldea datorren astelehenean itzuliko da bertara (21:00etan) Real Betisen aurka jokatzeko. Berdegunea aldatzeko azken fasea amaituta, Gaizka Garitanoren mutilek Katedralaren soropila zapaldu dute. Jokin Ezkieta atezaina bakarrik falta izan da.

Entrenamenduetara Oscar de Marcos itzuli da, COVID-19arengatik izandako positiboa gainditu ostean. Dani Garcia eta Iñigo Lekue ere itzuli dira hamar egun konfinatuta egon ondoren. Hiru itzulera hauekin batera, Athletic Clubeko zerbitzu medikuek alta eman diete Ibai Gomezi eta Kenan Kodrori. Biek zenbait entrenamendu zeramatzaten entrenatzen.

Gaurko saioan, Oscar de Marcos eta Peru Nolaskoain erritmo ezberdinean aritu dira.